XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uztailaren 16-an sainduki zendu zaiku aita Ximun Etcheverry, larogoi-ta bat urtetan.

Ahal zueno, bazabilan denekin otoitz-aldietan kartsuki.

Azken egunetan gelditu behar izan du.

Itsutua ere baitzen, hiltzeko bezperagoan ari zen, iguzkiz betea zuen bere gelan: Zer gau luzea!.

Gaua joana da, Argia zabaldu.

Otoitz egin guretzat sainduekin, aita Ximun.

Uztailaren 22-an hirurogoi bat Ondarrabitar iragaiten zaikigu eta, fraideek beren otoitzak bururatu ondoan, kantatzen dute Agur Jesusen Ama.

Ondoko asteazkenean, berriz, Haller jaun protestant musikaria buru, katoliko eta protestant kantari batzuek, hamabortz egunez elgarrekin lan egin ondoan, kantu ederrak eman dauzkigute eliz-azpiko barne zabalean.